AZKEN SARRERA
1. maila bukatzear dago eta hori blog hau agurtzeko momentua dela esan nahi du. Denbora oso azkar pasatu dela uste dut, badirudi atzo izan zela blog hau sortzeko proposamena jaso nuenean. Hasiera batean, ikasgaia zaila iruditu zitzaidan baina gutxika argitzen joan da, eta uste dut ikasgaiaren zentzua ulertu dudala. Azken sarrera honetan kurtsoan zehar eta blogera igotako gauza guztiak laburtua jarriko ditut. Horrela zerbait zehatza edonork bilatu nahi badu errazago izango da, aurkibide bat izango balitz bezala izango da. Aldi berean, ikasitakoa berrikusiko dut hausnarketa sakon bat eginez, zer da didaktika galderaren erantzuna bilatuz.
Lehenengo egunetan proposatu ziguten aukeratzea kurtsoko metodologia, lehenengo aukera zen “txapa” moduko klaseak edukitzea eta azterketa final batean dena gomitatzea. Eta bigarren aukera, aldiz, zen dena subjektiboagoa izatea ez abstraktuagoa. Nahiko ausartak izan ginen momentu horretan eta bigarren aukera hartu genuen. Eta hau da erabaki hori hartzearen ondorioa:
Lehenengo astean Ivan Illich-i buruz hasi ginen hitzegiten. Guk aldez aurretik bagenekien nor zen edo behintzat deseskolarizazioaren alde zegoela. Baina kurtso honetan bere pentsamenduari buruz asko gehiago ikasi dugu. Horretarako Humberto Beck idatzitako hiru kapitulu irakurri eta hainbat galdera erantzun ditugu. Lehenengoa “La Crítica de las Herramientas” bertan sistema daukan botereari kritikatzen da, eta aldi berean eskolaren erabilera erreminta bezala. Bigarren kapitulua “El Ritual del progreso” zen, kapitulu honetan nagusiki kapitalismoari egiten zaio kritika. Honi gehitu behar zaio, esaten dela, eskola, gizarte kapitalista sortu duen negozio bat dela. Eta azken kapitulua, “La convivencialidad” deitzen da. Nire ustez kapitulu honetan eskolari egiten zaion kritika sakonagoa da, bertan aldarrikatzen dira umeen interesak, erritmoa…
Ni kapitulu hauek irakurriz ez nuen asko ulertzen baina galderak klasearekin amankomunean jartzerakoan askoz hobeto ulertzen nuen.
Ondoren, performance bat zer zen eta Esther Ferrer nor zer ikasi genuen, bideo batzuk ikusi eta gero zailatu ginen performance bat zer den ulertu, niri asko kostatu zitzaidan oso abstraktua zelako. Baina horrela definituko nuke: inprobisazio eta interpretazio bezala baliabideak sartzen dituen eszenaratzea da Baina azkenean klase guztia gai izan da bere taldearekin batera performance bat sortzera. Nire taldea adibidez “El Ritual del progreso” kapituluari buruz egin zuen.
Performancekin ulertu genuen zein neurritan ziren gai gorputzak gauza ezberdinak adierazteko. Eta gorputzekin jarraitzeko Tomboy pelikula ikusi genuen, bertan hamar urteko ume bat zen protagonista, mutil bat neska baten gorputzean arrapatuta zegoena. Nahiko gogorra zela pelikula uste dut baina zoritxarrez gaur egungo errealitatea irudikatzen du.
Gorputzekin erlazionatuta dauden jarduera gehiago egin ditugu. Argazkiena adibidez, taldeka argazkiak atera genituen bai instituzio barruan eta bai kanpoan eta bakoitzaren inguruko hausnarketa bat egin genuen eta bion arteko konparaketa ere. Konklusioz, esan behar dut kanpoan askoz libreak gaudela eta ere izugarri ikasten dela, eta barruan ikasten dauden gorputzak aspertuta daudela irudikatzen dutela.
Nahiz eta instituzio barruan ikasten duten gorputzak horrela ikusi, instituzioa edo zehatzago izateko eskola, nolakoa den ere eragin handia du. Honi buruz hausnartzeko hainbat eskola mota ezberdinen bideoak ikusi genituen, Paideia, eskola txikiak, Amara Berri eta Homeschooling besteak beste. Bakoitzaren deskripzioa eta bertan dauden gorputzen hausnarketa egin genuen.
Kurtsoan zehar landutako beste gai nagusi bat, curriculuma da. Guztion artean hitz egin ondoren hainbat konklusio atera genituen, nola definitu curriculum hitza eta bi motatako curriculumak daudela besteak beste. Curriculimaren definizioa honako hau zela adostu genuen: pertsona batek ikasten duen guztia, nahiz eta dekretutan ez azaldu. Eta curriculuma esplizitua edo ezkutua izan daiteke, bigarren hau, edonon aurkitu daiteke. Honekin lotuta jarduera bat egin genuen, unibertsitatetik joan ginen curriculum ezkutua irudikatzen zuten gauza guztiei argazkiak egiten.
Curriculuma ezagutu ondoren gorputzekin bueltatu ginen. Aldi honetan eduki genuen proposamena zen kartografia bat egitea gorputz batekin. Bertan irudikatu behar zer eskola, gizartea… Niri hau izan da gehien gustatu zaidan lana. Hasiera batean oso galduta geunden eta egindako lehenengo atalak ez zitzaidan asko gustatu, baina landu eta obetu hondoren oso pozik nengoen geratutako kartografiarekin eta batez ere barruan zegoen hausnarketarekin.
Ikasgai honetan zalantzarik gabe egin dugun proiektunik zailen eta agian astunena Unitate Didaktikoa izan da. Gure kasuan Escape Room bat sortu dugu Salburuako ireteera batekin lotuta. Proiektu hau aurrera eramateko hainbat gai ikasi ditugu aldez aurretik. Metodologia da haietako bat, zein mota ezberdin daude aztertu ditugu eta gure Unitate Didakikoarekin zen da aproposena identifikatu, gure kasuan arazoetan oinarritutako metodologia zen. Konpetentziak dira landutako beste gai bat, hobeto ulertzeko Sacristan eta Moya-ren bideo bat ikusi genuen eta galdera batzuk erantzun genituen. Unitate didaktikoaren beste atal bat ebaluazioa zen eta aurrera eramateko, dokumentu bateko bi kapitulu irakurri eta laburtu genituen, ondoren, gure unitate didaktikoan egiten diren jarduerak nola ebaluatuko ditugun aukeratzeko.
Eta honekin blog hau itxiko dut. Plazer bat izan da nire esperientzia partekatzea asko ikasi dudala ikusten da. Blog hau gordeko dut oroipen moduan nire klasekidekoekin batera.

Comentarios
Publicar un comentario