"TOMBOY" FILMA


Klasean geunden gorputzak lantzen eta hori indartzeko Tomboy filma ikusi dugu. Protagonista nagusia hamar urteko ume bat da, bere familia etxez aldatu da eta bizi diren leku berrian lagun batzuk egiten ditu. Beraiei esaten die Michael deitzen dela, hau da, mutil bat dela eta hasiera batean inork ez ditu zalantzarik. Baina berari bere familian Lauren deitzen diote neska delako (biologikoki) nahiz eta mutila sentitu. Bere gurasoak ez dakite zer sentitzen duen bere semea, dakien bakarra bere ahizpa/arreba da, bera baino txikiagoa da, ala ere oso azkarra da eta Michael/Lauren izugarri maite du.

Azkenean bere ama enteratzen da bere semea egin duenaz, eta derrigortzen dio etxez etxe joatea umeei esatera neska dela. Agian hau gutxien gustatu zitzaidan partea da. Ikustea nola bere ama eramaten du bere semea bera nahi ez duen eta sentitzen ez dituen  gauzak esatera bere lagunei gogorregia iruditzen zait.

Michael bertan egin zuen lagun onena Lisa zuen izena eta bera guztiaz enteratzean izan zuen erreakzioa ez nuen espero eta ez zitzaidan batere gustatu. Nik pertsona bat maite badut laguna bezala berdin zait neska ala mutila den edo zer sentitzen den gustatzen bazait nolakoa den nire laguna izaten jarraituko du. Baina bera guztiz kontrakoa egin zuen, berareko haserretu, beraz barre egin beste umeekin batera…. lotsagarria…

Nire ustez pelikula hau aproposa izan daiteke Lehen Hezkuntzako ikasleekin ikusteko eta beraiekin hausnartzeko gauza askotaz, estereotipoak, sexualitatea, errespetua, bullyinga… Pelikula hasiera batean oso motela zen baina gero, gauzak pasatu ostean obetzen joan zen eta niri asko gustatu zait distopia bat bezala dela uste dudalako.


Comentarios

Entradas populares de este blog

CURRIKULUMA

ARGAZKIAK

EBALUAZIOA