POSTERRA

Klasean kartografia bat egiteko aukera izan dugu, hemen nire taldea egindakoa azalduko dut:
Gure lanaren atal bakoitza, curriculum ezkutuan edo gizartean irakasten diren hainbat gai  agertzen dira eta gainera gure esperientzia pertsonaletan  oinarriuta daude.

Irudian ikusten denez besala, sexurik gabeko pertsona bat da. Pertsona honek eskola sortzen dizkigun estereotipoetan oinarrituta daude. Atal guztiak azalduko ditut orain.

1.-Lehenengo atalean hiyab bat jarri genuen. Eskola batzuetan hiyaba kentzea behartzen diete pertsona batzuei eta hori kritikatu nahi genuen. Ideia honekin lotutan ikastetxe publiko zein pribatuetan dauden erlijio nahasketak azaldu nahi genituen. Eskola kontzertatuetan ez dira beste erlijio edo nazionalitate desberdinetako pertsona asko ikusten, publikoetan aldiz beste erlijio edo nazionalizate desberdineko pertsona asko daude.
Eta gai honekin batera galdera batzuk bota genizkien klasekideeik beraiek pentsatzeko: Zuek onartuko zenukete hiyab eramatea zuen eskoletan? Eta gorra bat? Zergatik? Zein da ezberdintasuna?

2.- Bigarren atelean, trajedun bat agertzen da. Klase mailak bereiztea kritikatu bahi genuen honekin. Txiktatik erakutsi digute, trajedunak enoresarioak edo kardu altuko pertsonak direla eta besteak klase baxuko lanak dituztela.

3.-Hirugarren atalean, futboleko kamiseta bat da. Honekin sexu bereizketa kritikatu nahi genuen. Futbola mutikentzako dela erakutsi digute beti, patioan mutilak futbolera jolasten zuten adibidez. Ni adibidez futbolera jolasten dut eta askotan kritikatu egin didate neska naizelako eta futbolera jolasten dudalako. Neska bat futbol zelai batera joaten bada uste dute bakarrik "postureo"arengatik doala.
Atal honetan Natalia Gil idatzitako abestiaren esaldi bat jarri dugu: “el fútbol es de niños a quien vas a engañar”

4.-Laugarren atelean, bikini bat ageri da. Zergatik eraman behar dugu bikinia neskak eta bainujantzia eramatean gaizki begiratzen zaigu. Eskolako liburuan emakumeak beti bikiniarekin agertzen dira eta hori guri inposatu digute. Gaur egun gizarte presioa pairatzen dugu jansterako eran leku zehatz batera joaterakoan.

5.- Bostgarren atalean, gona bat zegoen. Gona honekin bi gauza irudukatu bahi genituen. Lehenengo a da eskolak uniformea eramatea behartzen gaituela eta ganera neskak gona eraman behar dutela eta ezin dituztela prakak eraman. Bigarren begirada da, neskak gonarekin marrazten ditugula beti, estereotipo hori geratu da.

6.- Seigarren eta azken atalean, zapatilak eta takoiak ageri dira. Emakume eta gizonen arteko estereotipoak azaltzeko marraztu genituen.Emakumeak depilatuta egon behar garela irudukatu dugu ere. Alde bakoitzean komentario bat dago, nahiko arruntak izan daitekenak.



Comentarios

Entradas populares de este blog

CURRIKULUMA

ARGAZKIAK

EBALUAZIOA